Egutegi esperimentala
Egutegi esperimentala
1986, poesia
96 orrialde
84-398-5463-X
azala: Kaekus
Edorta Jimenez
1953, Mundaka
 
2010, poesia
2006, kronika
2003, nobela
2003, saiakera
2001, poesia
1993, nobela
1991, nobela
1990, ipuinak
1987, poesia
1986, poesia
1985, poesia
 

 

Gaur, urriak hogeitamaika,

hamaika bider madarikatutako azaroak bataren bezpera,

bezpera guztietako tristuraz

tristura egun ofizialetako poza gomutatzean

gomutatu egiten ditut, halaber, hilak;

hilok gogoan bihar, etzi, etzidamu,

damu izango duzuelako zeuon bizitza;

bizitza honetan, bakarrean, difuntuagoak

difuntuak heurak baino zaretelako gaur;

gaur, Urriak hogeitamaika,

hamaika bider madarikatutako azaroak balaren bezpera.