Urtu aurretik
Urtu aurretik
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-83-9
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
2004, poesia
 

 

ARRATSALDE BAT AIREPORTUAN

 

 

harea belaunburuetan oraindik

hondartza egunari amaiera emateko bidetik atera eta

hondarribiko aireportu atarian aparkatu dugu

 

kristalaren bestaldetik begiratzen diezu hegazkinei

zooko animaliak dira

zer jaten ote dute orka handi horiek

 

pistaren erdian txaleko horiduna

seinaleak egiten piztiari txiri-bueltak egin ditzan

patrikan izango ditu arraintxoak sari-ordainetarako

 

sabel barruan bakoitza bere aulkian eserita

eskafandra jantzita irudika ditzaket turistak

etxeranzko bidea hartzea otutzen bazaio ere baleari

 

hodeiak urruneko hiriak askariko ogia

dena urtzen zaizu lerdetan

zer zapore ote zeruak esnezko hortz horien artean

 

aireratze pistara sartzeko hegazkinak bira ematean

kalatxori batek hartu dizu lur burmuinean