Urtu aurretik
Urtu aurretik
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-83-9
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
2004, poesia
 

 

DIMENTSIO PARALELOAK (II)

 

 

hitzen beharrik ez duen bikote bat pantailan

udako etxe baten sukaldea behar du

itsasoa entzuten da

arraunlariak entrenamenduan eta surfistak

biluzik daude

 

ez dira gazte-gazteak ere

denboraren arrastoak irribarreetan

ezkonduen eraztuna batek

nahita hartu du kamerak gertuko planoan

gereziak eta txokolatea ahotik ahora

urrun dituzte umeak hipotekak mundua bera

oso urrun den-dena

aparretan daude

 

bat-batean tinbre hotsa

ezagun da ez dutela inor espero

kolpetik gelditu dira

ezkaratzeko ordularia fondoko olatuak

eta arraunlarien palak

 

bigarren aldiz jo dute tinbrea