Urtu aurretik
Urtu aurretik
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-83-9
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
2004, poesia
 

 

EKLIPSEA

 

 

hurbildu zarenean egin dio hozka ilargiak fokuari

ilundu egin da gure antzoki txikia

musu trakets bat sumatu dut masailean

“eskuak ihes egingo zion argi teknikariari”

gauerdiko kanpaiak goizean

 

“soldatze maskarekin daude horiek

fusiblea aldatzen ariko dira

erreko zen hariren bat zeruan

sasoi hauetan ohikoak izaten dira

zirkuitulaburrak lainoetan”

jostari antzematen zaitut

antzezpen atipiko honen erdian

 

gero ilargia etorri bezala badoa bere alde ezkutura

fokuak orain min ematen du zuzenean begiratuz gero

distira ikusi dizut hortzetan

 

dena nire irudipena izan ote den zalantzan geratu naiz