Gu gabe ere
Gu gabe ere
2021, poesia
96 orrialde
978-84-17051-79-2
Azaleko irudia: Nagore Legarreta
Itziar Ugarte Irizar
1995, Oņati
 
 

 

SUA ZEGOEN

 

 

Zuekin egon naiz ametsetan

inon ez den denbora batean

 

sua zegoen, eraikin eraitsiak,

hautsa eta umeak ohatiletan

 

saiatu naiz baina ez dut

aurpegirik oroitu

 

lokartu aurretik ikusitako

gorputz odolduak baino ez

 

egunak daramatzagu begira

 

banderei eta izarrei

begiratzen zaien modu horretan

 

esna iraun dut tarte batez

laguna biluzik ondoan

 

haren arnasa baino ez da

gelditzen orain gelan.