Arkanbele kantak
Arkanbele kantak
2021, poesia
120 orrialde
978-84-17051-59-4
Azala: Ignacio Larra
Mikel Taberna
1957, Alkaiaga
 
2013, nobela
2001, narrazioak
 

 

KOMANDOA

 

 

Espedizio sekretuak

antolatuko ditugu

oihan urrunetara joateko

 

Komandoa

planoak eta armak prest

eta ideiak argi

 

Esperantza

iraileko lehenbiziko euriek

nolabait biztuko dutela

agorrak antzuturiko mendia

 

Gauenaraz mozorroturik

arratsero abiatuko gara

amorerik eman gabe

etsiari iskin eginez

bilaka eta bilaka

(ez du inporta non den Itaka):

Amanita caesarea

oihaneko erregina

nola edo hala bahituko dugu

noizbait ere

 

Ez erran inori