Analfabetoa
Analfabetoa
2019, poesia
88 orrialde
978-84-17051-29-7
Azaleko irudia: Asier Mendizabal
Azalaren diseinua: Lander Muñagorri
Iñigo Astiz
1985, Iruñea
 
2012, poesia
 

 

EDP

 

 

Nik badakit:

ez dira jainkoak izan.

 

Ekoizpen herrialde batean

langile batek

segundo batez

arreta galdu du zintan.

 

Mikrotxipak begiztatzen ditu

eta bat eskapatu zaio,

horregatik gelditu gara gaur

dutxatzeko ur berorik gabe.

 

Eltzea sutan jarrita

berriz ikasi dugu

gauzen denbora.

 

Bitartean zu

biluzik zaude bainugelan,

ni ur epelarekin noiz agertuko.

 

“Beren lanen dohainaz saritu naute”.

Safo. Orain etorri zait.

 

Nik badakit ez direla jainkoak izan,

baina edalontziz edalontzi goaz

antzinakoen erronka bererantz:

 

nola deskribatu zorion une hau?