Analfabetoa
Analfabetoa
2019, poesia
88 orrialde
978-84-17051-29-7
Azaleko irudia: Asier Mendizabal
Azalaren diseinua: Lander Muñagorri
Iñigo Astiz
1985, Iruñea
 
2012, poesia
 

 

KATEDRAL ZIBILAK

 

 

Errezoen ordua da autobusean.

Ulertezin zaizkidan erreguak

zabaltzen ditu sakelako batek.

 

Jainkorik gabe noa ni aurrera

hiltze bidean den amonarengana:

hileta umila nahi duela esaten du

eta ez lukeela nahi jende gehiegi.

 

Biok dakigu ez dela hala izango.

Aspertu egiten du parrokiako apaizak.

 

Egunkariko elkarrizketa batean

soziologo batek azaltzen du

katedral zibilak falta ditugula

eta bare datozkit haurtzarotik

zaldiek motz jandako belardiak.

 

Lagunak oraindik negar egiten du

bere aitarekin akordatzean:

berak ez du ezeren errurik eta

halere errudun sentitzen da.

 

Paisaiak ikusten ditut leihotik

eta isilik eskertzen dut

haien agurra, hain minik gabea.