Analfabetoa
Analfabetoa
2019, poesia
88 orrialde
978-84-17051-29-7
Azaleko irudia: Asier Mendizabal
Azalaren diseinua: Lander Muñagorri
Iñigo Astiz
1985, Iruñea
 
2012, poesia
 

 

LIMOIAK

 

 

Limoiondoak hazten dira Atenasen

Esmirnatik errefuxiatuak hartzeko

eraikitako etxebizitzen gunean.

 

Duela hamarkada batzuk izan zen.

 

Ilobei jadanik desagertu zaizkie

aitona-amonei hartutako imintzioak:

gosearenak, izuarenak eta ihesarenak.

Baina beti geratzen da zerbait.

 

Beste jende batzuekin orain eta

halere betiko jende berarekin.

 

Ez dut gogoan zer beharrek

piztu duen poema hau nigan,

beharbada besterik gabe limoiek

inpresioa egiten didate arboletan:

 

eguzkiaren memoria biltzen dute.

 

Ordea, horrek ez du ezer esan nahi.

Limoiek ez dute esanahirik:

leku bat proposatzen dirudite,

 

eta niretzat erantzuten dituzte

nik igarri ezin ditudan galderak.