Analfabetoa
Analfabetoa
2019, poesia
88 orrialde
978-84-17051-29-7
Azaleko irudia: Asier Mendizabal
Azalaren diseinua: Lander Muñagorri
Iñigo Astiz
1985, Iruñea
 
2012, poesia
 

 

URTEBETETZEA

 

Kattalinentzat

 

 

Lehen sua piztu zuten haiekin hasi

edo zuhaitzetatik jaitsi zirenekin

egin kalkulua: gutxiengoa gara.

 

Grezia klasikoan jadanik

“gehiengoa” esaten zieten

hildakoei, eta hori emakume,

atzerritar eta esklaboak, akaso,

kontatu gabe utzi zituztela.

 

Sokrates, Napoleon, Parks,

buruz ikasi dituzu izen batzuk

Troia, Gernika, Sarajevo,

eta zure laztanen mirakuluaz

agurtu ere bai gutxienak:

Iñaki, Lurdes, Pello...

 

Gero eta gutxiengoago gara.

Konparatiboki, diot.

 

Baina igartzen duzu momenturo

nola doan multiplikatzen

orain arte posible izan diren

gauza guztien edertasuna?

 

Egin kalkulua: salbuespena gara.

Datu hori oparitu nahi nizun.