Tractatus
Tractatus
2014, poesia
128 orrialde
978-84-92468-57-7
azala: Laura Esteve
Jule Goikoetxea
1981, Donostia
 
 

 

KALAMASTRA

 

kolonizatua daukat imajinazioa

baina bakezaleek ez naute oraindik

herritartasun lirikoaren fase berrira

miseria normalizatuko egungo estilora

girotu

 

kalamastra dut larritasuna

sukarrez argindarrez eta mudantzan

baina lekuz aldatu gabe,

erlaxa dezaket

ispilura begiratuz

            eternalki organiko

            eta ilusiorik gabe

pozez putz egin eta

kaiku mozoloak izan ezik

mundu osoa desagertzen denean bezala

 

glaziar bat ere badaukat

adimena bezain kolonizatua

milaka urte eta gero

niregain urtzea erabaki duena,

zoriontasun apur batengatik

errealitate guztia prostituitzen dizu

eta inozentzia du izena