Tractatus
Tractatus
2014, poesia
128 orrialde
978-84-92468-57-7
azala: Laura Esteve
Jule Goikoetxea
1981, Donostia
 
 

 

BESTE GUZTIA

 

ez zara nire burkidea

zure aurrean zarrastatu

eta nirekin batera

zarrastatu ez bazara

 

izan zaitezke

nire senidea

nire orgasmoa

nire historia unibertsala

 

izan zaitezke

identifika ezina

izan zaitezke

beste guztia