Tractatus
Tractatus
2014, poesia
128 orrialde
978-84-92468-57-7
azala: Laura Esteve
Jule Goikoetxea
1981, Donostia
 
 

 

RAVE

 

geltoki okupatua

dotorea

Londongo periferia

umiliatua

ipar periferia

Victoriar bridaz

oinordegabetua

Hackneyko noblezia

igo da gaur larruz beztitua

piercing jakek

inguratzen dute

sare analogikoz jantzita

Camberwell errebaleko

brigadek trabeskatu

Europa soinudun eta digitala

argiztatzen duen

Biltzar Ttipi italiarra

 

kulunkatzen hasi dira

Cityaren hego hego-ekialdeko

bihotz dislokatuak

erritmo onean desmuntatuko dira

japoniar zoratuen eta

irlandar mozkortuen artean

denek ezagutzen dute

irteera txistukatzen duten

hall itzela

Venusen jaiotza eta Udaberria

Drum&Bass

harrizko hormetan

sabai obalatuak eta

komun pribatuak

zoko guztietan

argirik gabe inprobisatzen da

bertan bizitza

Acid-house

deep deep house

dantzatzen dute giza harpek

gogoaren autobidea

hamar lerrotxo etenetan banatzen

zarata King's Crossera iritsia

dotore eginez agurra

hirugarren egunean agertuko da

polizia