Tractatus
Tractatus
2014, poesia
128 orrialde
978-84-92468-57-7
azala: Laura Esteve
Jule Goikoetxea
1981, Donostia
 
 

 

MARRAZKILARIA

 

Argia beste gramatikarik

ez duenean

krokis batekin

trenkatzen duzu

bizitza.

 

Zure presentea

        mugagabea da

zure izatea

        inozentzia landuko

        zirriborro sutila

dena zuzen

harriduraren eta presentziaren

adierazpeneraino

lotsagabe doakizu ondotik

perspektiban begirada

mediterraneo egunsentiraino

 

klera pastela bi trazu

eta ehundura bat

ez baitzenuen arnasten jakin

herrialde atlantiko oso bat

borrokan diseinatu barik.

 

Argia beste gramatikarik

ez duenean

krokis batekin

ulertzen duzu

bizitza.