Tractatus
Tractatus
2014, poesia
128 orrialde
978-84-92468-57-7
azala: Laura Esteve
Jule Goikoetxea
1981, Donostia
 
 

 

BALDINTZABIKOA

 

Wanted, Dead or Alive

dut izana

izateko inoiz

baimenik ukan behar ez duena

 

baldintzabikotik

hanka egin zuen

izututa

 

baldin eta soilik baldin

poliespan piztiak,

orduan

herritartasuna.