Elkartasun basatia
Elkartasun basatia
2013, poesia
112 orrialde
978-84-92468-46-1
azala: Idoia Beratarbide
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2020, nobela
2009, poesia
 
Elkartasun basatia
Oier Guillan, 2013

“Norbanakoaren eta taldearen arteko harremanari buruzkoak dira Elkartasun basatia liburuko poemak” adierazi du Oier Guillanek. “Tentsio hori sortzailea izaten da, batzuetan talka, beste batzuetan gatazka, baina baita ere maitasun adierazpena, elkartasun basatia”. Poesia liburu bat da, baina teatroak bustita datorrena; pieza asko partiturak balira bezala konposaturik daude, interpretatuak izateko moduan ahotsez edo gorputzez.

bideoak:
Don Inorrez (2013-04-26)
Don Inorrez (2013-04-26)
kritikak:
Elkartasun basatiaz, Atonio Casado, 1aguna.blogspot, 2013-04-30
«Heldutasuna du eta indarra, hitz jokoak, hizkuntzen metaketak eta ahotsen collageak lagunduta. Bufoi konkordunaren eta sudur gorriko pailazoaren papera hartuta, bere “zirku intimoa” plazaratzen du, eta publiko bihurtu».
Lilia Brik eta zapatistak, Igor Estankona, Argia, 2013-05-12
«Elkartasun basatiak moralarekin du zerikusia. Antiheroiaren moralaz dihardu, demagun. Dena dela, duindu egin du Guillanek etika hori, polemikatik atera du, adjektiboak bilatu dizkio».
Aldarrikapen poetikoak, Javier Rojo, El Diario Vasco, 2013-05-24
«Poema interesgarriak eta topiko xamarrak iruditu zaizkidanak tartekatzen dira liburu honetan, behin baino gehiagotan aldarrikapena dirudien poesia baten bidez».
Militantziaren xendra idatzia, Peru Iparragirre, Gaztezulo, 2013-06-00
«Poesia bilatu egin behar dela dirudi. Aurkitzen duenak bakarrik maita edo gorrota dezakeela. Poesia ez da erakusleihoetako leku hoberenetan jartzen. Ez dute poesia merkerik saltzen gasolindegietan».
Mundua eszenaratzeko poesia, Mikel Asurmendi, Berria, 2013-06-16
«Zinez, merezi dizu Elkartasun basatia poema —mundu— basa irakurtzeak. Zoroa duzu poeta pailazoa! Maitagarria».
Sudur gorri eta guzti, Iker Zaldua, Gara, 2013-06-16
«Euskal poemagintzaren azken aro honetan nagusitzen ari den estilo narratiboa darabil gehienean, idazkera intimoaren babesean batzuetan, adieraztekoak, aldarriak ozen eta zuzen jaurtitzeko».
Elkartasun poetikoak, Jose Luis Padron, Bilbao, 2013-08-00
«Oier Guillanen ustez ezin gara garai hobeagoen zain geratu: aukera hau baliatu behar da gogoeta sakon egiteko, une honetan hartzen diren norabideek baldintzatuko dutelako ziur aski etorkizun gertu-luzea».