Sinplistak
Sinplistak
2012, poesia
120 orrialde
978-84-92468-42-3
azala: Alain Urrutia
Hedoi Etxarte
1986, Iruņea
 
2021, poesia
2008, poesia
 

 

TEKNOKRATAK ETA LANGILEAK

 

 

Honek guztiak MT burkidea zikintzen du.

Eta EB andreari mahai-joko bat proposatu dio.

 

«Teknokratek pornografiari

      erotismoa deitzen diote,

aristokrata anarkistek zinismoari

      ironia» esan dio MTk andreari.

 

«Emakume heldu ederra burgesa bada

      sentsuala dugu,

langilea bada

      berotzaile lurrinduegia» esan dio EBk.

 

«Gizon heldu karismatiko neurotiko dirudunaren

      neskatilekiko zaletasuna artea da, transgresioa,

igeltseroaren gaztetxoekikoa

      pedofilia» esan dio MT burkideak.

 

«Gure lagun onen bidaiak

      abenturak dira,

ezezagun langileenak

      zabarkeria» esan dio EBk.

 

Working class ingelesek hil dute Bartzelona

baina George Orwell gure heroia da [adb.].