Eroriaren logika
Eroriaren logika
2009, poesia
104 orrialde
978-84-92468-11-9
azala: Iņaki Landa
Juanra Madariaga
1962, Bilbo
 
2003, poesia
1992, poesia
 

 

DEMENTZIAK

 

Bizitzan zehar galdu dituen

gauzen maskorrak agertu dira atepean

aingeru gazteen lumak

behinolako erradiografien sinboloak

ukimen ezinezkoak

ertz galduak

udagoieneko txori saldoak

lehen musuaren azidoa

arbeletako ikonografia ulergaitza

limoien irribarreak

brontzezko titareak

telefonoetako kardamua

eskuetako izerdia

iraganaren egitasmoak

ondoan izan ditugunen isiltasuna

min guztien rafagak

dementziaren inertziak

zu... beste dementzia bat