Tatuaia bat ene begietan
Tatuaia bat ene begietan
2008, poesia
88 orrialde
978-84-92468-03-4
azala: Rafal Olbinski
Txili Lauzirika
1975, Lekeitio
 
 

 

HURBILTASUNAREN BEREZKO EREMUETAN

 

sugarraren urdin

laranja eta ilunak

ezagunak gertatzen zaizkit

ene gogoaren tolesturetan

 

zigarreten ke dantzak

marrazten dituen mamuen antzera

solaskideak ditut

ene bakardadean

 

bizitzak izkiriatzen dituen bazter horietan

gure buruak antzematen ditugun behelainoetan

hurbiltasunaren berezko eremuetan

ikara guztiak...

euri tantek erortzean senti litzaketenak bailiran