Tatuaia bat ene begietan
Tatuaia bat ene begietan
2008, poesia
88 orrialde
978-84-92468-03-4
azala: Rafal Olbinski
Txili Lauzirika
1975, Lekeitio
 
 

 

KEN DIEZAZUKET

 

Bizia ken diezazuket.

Gutxi iruditzen al zaizkizu

zure gauak eta egunak,

familia eta lagunak,

aisia eta lanbidea,

ametsak eta saminak,

iragana eta etorkizuna?

 

Dena ken diezazuket,

eta hala ere

irribarre egiten duzu

lotan zaudenean.