Tatuaia bat ene begietan
Tatuaia bat ene begietan
2008, poesia
88 orrialde
978-84-92468-03-4
azala: Rafal Olbinski
Txili Lauzirika
1975, Lekeitio
 
 

 

BIRRINDUTAKO ETXALDEAK

 

Aldez aurretik izkiriatutako kronikak.

Sukaldeetako hozkailuetan

gorriz seinalatutako egunak.

 

Patrikan daramagun telefono zenbakia.

Sekula ailegatu ez zen gutuna.

 

Erantzungailu automatikoetako hotsak.

Euripean uluka hasten diren telefono kabinak.

 

Izenik gabeko kale kantoiak.

Begiradetako sekretuak.

 

Kresalak herdoildutako ametsak,

sarrailak, utopiaren giltzak eta txanponak.

 

Gauerdiko txirrinak...

auzokoen begiratuak ateko zirritutik.

 

Hitzik gabeko mezuak.

Betaurreko hautsiak.

Hamaika aldiz birrindutako etxaldeetan.