Tatuaia bat ene begietan
Tatuaia bat ene begietan
2008, poesia
88 orrialde
978-84-92468-03-4
azala: Rafal Olbinski
Txili Lauzirika
1975, Lekeitio
 
 

 

KREMAILERA ZARATAK

 

gurpilek asfalto gainean

marrazten dituzten

kremailera zaratak

 

kristaletako paisaian

urtzen diren

begiak

 

oroitzapenen kontra

zaratarik gabe

kolpatzen diren

euri tantak

 

hainbestetan

birrindutako paperak

noraezean dabiltzan

begiradetan gordeta

 

eguna esnatzen ari da

beti bezalatsu

mugaldean marraztuz

bere kolore grisberak

 

haizeak ferekatzen duen

ilargia

eta kristaletako paisaian

urtzen diren

begiak

eta oroitzapenen kontra

kolpatzen diren

euri tantak

 

ailegatzen ez diren

begiradetan gordeta