Mugaldekoak
Mugaldekoak
2004, poesia
80 orrialde
84-95511-64-9
azala: Xabier Gantzarain
Edu Zelaieta
1973, Gasteiz
 
 
Mugaldekoak
Edu Zelaieta, 2004

Edu Zelaietaren bigarren poema liburua da Mugaldekoak. Lau ataleko liburuak hiru ditu poesiazkoak eta laugarrena narrazio labur bat. Muga kontzeptua da denetan ardatza, lurraldeak eta pertsonak banatzen dituen muga, banatu ez ezik batu ere egin ditzakeenak.

kritikak:
Mugalari, tarteka, Asier Sarasola, Berria, 2004-06-26
«Zelaietak mugaren ideia gaineko liburua paratu du, eta direla atalak, direla estilo aldaketak, direla poesiak eta ipuina, batasun sentsazioz utz dezake irakurlea, orriak agortzen joan ahala».
Mugaz beste aldera begira, Felipe Juaristi, El Diario Vasco, 2004-07-02
«Libre jaio, denok jaio gara libre, baina ez gara denok berdin libre bizi. Hori da nik ulertzen dudana, eta erruduntasun sentimendu horrek, askotan, krisia dakar berarekin, alegia depresioa».
Muga-mugan, Igor Estankona, Deia, 2004-07-20
«Itsutu barik, berdatu barik, barneratu egingo zaitu edu Zelaietak bere poema lasaietan, zuk ere berak esan nahi dizuna barneratu ahala».
Mugan kokatua, Javier Rojo, El Correo, 2004-08-11
«Mugaren irudia beste ideia batzuekin lotuta agertzen da. Emigrazioaren fenomenoagatik sortu diren barne-muga kulturalak aipatuko zaizkigu zenbait poematan».
Mugaren poesia, Jon Kortazar, El País, 2004-09-19
«Idazleak badu ezaugarri nabarmena bere lanetan beti agertzen duena: gai nagusi baten inguruan egiten ditu poemak, beraz, lehendabizi proiektua dagoela dirudi, edo behintzat liburuak mantentzen duen batasun haria, eta ondoren, idazketa».
Kanpoko nahiz barneko gure mugetan preso, Mikel Asurmendi, Irunero, 2005-02-01
«Hurbileko mugak ez dira ordea, gure baitakoa urratzen duten seinale bakarrak. Badira muga lausoagoak, ezezagunagoak, gure geografiaz haratagoak izaten dira komunzki, urratzeko zailagoak».