Izozmendiak
Izozmendiak
2003, poesia
96 orrialde
84-95511-58-4
azala: Jugatx Duņabeitia
Juanra Madariaga
1962, Bilbo
 
2009, poesia
1992, poesia
 

 

ELENA, COLON ETA ARIEL

 

Ez dut ditxosozko garbikaria inon topatzen

eta denik eta ahaltsuena behar dut.

 

Hortxe daude klinexak,

inoiz erabili genituenak bezalakoak,

hortxe eztiz makilatutako kakahueteak,

beti begiak itxita jaten zenituenak,

hor aurrean edateko mailubizko yogurtak,

edozein tragotan zure musuen zaporea

gogorarazten zidatenak,

eta harago hortz-eskuilen ejerzitoa,

kolorez ondo horniturik,

bakardadearen estandartepean.

 

Baina garbikaririk ez dut aurkitzen

Eta premia dut.

Gaur gauean nire arropa guztiak garbituko ditut

berriz, behingoz zure koloniaren usaina

eta karmin mikatza garbi ahal daitezen.

Betiko garbi ditzadan nire bizitzaren mantxak.