Izozmendiak
Izozmendiak
2003, poesia
96 orrialde
84-95511-58-4
azala: Jugatx Duņabeitia
Juanra Madariaga
1962, Bilbo
 
2009, poesia
1992, poesia
 

 

DENBORAREN AIZTOA

 

Denboraren aiztoak egin dit

ondo kokatzen ez dudan saki

ikusezin hau.

 

Denboraren aiztoa izan da

isilaren bailara zeharkatzen behartu nauen

jainko krudela.

 

Denboraren aiztoak zabaldu zidan

kurritu beharko dudan

balizko bide xelebrea.

 

Denboraren aiztoak losintxatu ninduen,

denbora luzea eta

zabala zela esanez,

 

aho hartako epizentroan

dirdira zuri batek

beldurtzen ninduen artean.

 

Denboraren aiztoak egin dit

botikaz ezin senda daitekeen

zauri-zigorra.