Izozmendiak
Izozmendiak
2003, poesia
96 orrialde
84-95511-58-4
azala: Jugatx Duņabeitia
Juanra Madariaga
1962, Bilbo
 
2009, poesia
1992, poesia
 

 

BIZITZA ZER DEN

 

Rolan Barthes-ek esan zuen, oraina,

denbora zail hori,

angustiaren zati bat baino ez dela;

eta nik azpimarratu ez nuen liburu bateko

lerro zahar batean,

Bertolt Brecht-ek zioen, bizitza

arbitrarioki aukeratzen diren

uneen metaketa bat dela.

 

Oraina,

ezer itxaroten ez duenaren itxarote gogorra,

angustia eta bizitzaren arbitrariotasuna,

gure eguneroko albistegia osatzen duen

publizitate garestia,

gure borondatetik urrun nahi genituzke

destino ekidinezinak.