Anemometroa
Anemometroa
1998, poesia
96 orrialde
84-86766-85-0
azala: Kenneth Noland
azalaren diseinua: Borja Estankona
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2009, poesia
2002, poesia
 

 

                                Eguzki zatitxoak erortzen dira

                        zure duda begietatik.

                                                        Doctor Deseo

 

Zurekin hitz egitea oihanera itzultzea da

momentu batetik bestera gaseatuko duten

labirintuan galdurik egotea.

Zulatutako itsasoan ezkutatzen zara.

Beti dago beste norbait zure biriketan

dantzan.

Ezagutzen zaitut baina ez naiz ausartzen

nor zaren esaten.

Merkrominazko arrasto bat uzten duzu

ihesi zoazela.

Elurraren azpian daude bidali nizkizun gutunak.

Haietan azaltzen nizun ezin nizula ezer azaldu

haietan azaltzen nizun zergatik zikindu zen ura

zergatik erre ziren betazalak.

Begiratzen dizut eta ez dut erantzunik jasotzen

begiratzen dizut eta orain dela

milioika urte desagertu zen

izar baten argia baino ez zarela

iruditzen zait.