Berbak legezko aiztoak
Berbak legezko aiztoak
1990, poesia
54 orrialde
84-86766-29-X
azala: Joanes Urkixo
Joanes Urkixo
1955, Bilbo
 
 

 

10

 

Ametsaren zorroa, apain estrainio eta itsua

zure egunsenti atxikitua nire eztarrian

hotzezko sorginkeria.

 

Baldin nire etxeak leihoak baleuzka

baldin txinurri beltz honek bere lasterketa

geldituko balu bihurgune hauetan

baldin trumoiak desagertuko balira

urezko abesti eternoaren artetik

eguzki urrun bat esnatuko litzateke

 

Baina bien bitartean kometa dardartia

hegan dabil

metale xumeaz egindako kometa dardarti bakartia bakarrik

astronomiaren adats luzedun lingotea

erreka hotzitua

lurraren heste hegalaria

odol jario bat eguzkia busti nahian.