Satorrak
Satorrak
1990, poesia
62 orrialde
84-86766-22-2
azala: Garbiņe Ubeda
Andoni Tolosa
1963, Hernani
 
 

 

Bueltatu zara mugek nora ezean

berriro ekarri zaituzte sorterrira

herbestetik oin erreak eta deserriko zenbait kilometro

besterik bai?

utzi al duzu han

usain gozoz jantzitako neskatilarik?

loa arantzez landatuko dizun

mamu ikustezinik

edo

oinutsik bueltatu zara

leihoen isiltasunari

aintzinako lagunei aurre egiteko prest

ez ote da ba ihes amaigabearen

pausalekua baino izango

neoiez apaindutako hiri hau

besterik bai?