Zainetan murrailak
Zainetan murrailak
1987, poesia
82 orrialde
84-86766-02-8
azala: Joxean Muņoz
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2019, poesia
2014, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1995, poesia
1990, poesia
 

 

Zure begietan kausitu ez badut

egunsentia

hil nadila

 

zure ahoan etzango ez badira

kalatxoriak

hil nadila

 

zure bekokian ernetzen ez bada

ostarkualako pentsamendurik

hil nadila

 

zure gorputzean paseatuko ez banaiz

ilunabarrero

hil nadila

 

nire bihotzean lekurik ez badu

haizearen murmurioak

zu gabe hil nadila orain