Mandelaren Afrika
Mandelaren Afrika
1998, kronika
144 orrialde
84-86766-81-8
azala: J&P
Juanjo Olasagarre
1963, Arbizu
 
2017, nobela
2004, nobela
2002, poesia
2000, poesia
1996, poesia
1991, poesia
 

 

Pretorius

 

Atzo ailegatu nintzen Vryheid-era. Kuwazulu Natal. Swazilandiako mugatik ehun eta berrogei kilometrora. Hego Afrikako herri eta hiri guztiak bezala Vryheid bi da: zurien eremua (herriaren izena daramana) eta location, non beltzak (zuluak kasu honetan) bizi diren. Lauzpabost karrika baizik ez dituen herria da, baina «historia luzea du», gosaria zerbitzatu didan neskak argitu didanez.

        Vryheid inguruan, ingeles eta zuluen arteko bataila bat baino gehiago gertatzeaz gainera, Uhalde Odolduaren Bataila ospetsua izan zen.

        1838an Great Trekean ailegatutako afrikanerrek zuluei zigorra eman nahi zieten, zuluek haien etxaldeak erasotzen zituztelako. Pretorius zuten buruzagi —Pretoria hiriari izena emanen ziona—, eta zin egin zioten Jainkoari, zuluen aurka irabazten bazuten, egun hori betiko gogoratuko zutela. Kanpaturik zeudela, ikusi zuten zulu armada erasoan zetorkiela. Pretoriusek erasora ateratzea agindu zuen, eta uhaldea gurutzatu zuten zuluei segika. 3.000 zulu hil omen ziren, boerrak 3 baino ez!

        Uhaldea gorriz tindatu zen. Hortik omen datorkio izena uhaldeari. Egun horretan Jainkoarekiko zina berritu zutena afrikanerrek. Orduan erakutsi omen zien Jainkoak: eurak zirela hautatutako herria, eta euren hizkuntza Jainkoarena!

        National Party 1948an gobernura ailegatu zenean, jai publiko deklaratu zuen bataila gertatu eguna: abenduak 16. Gaur egun, Nelson Mandela boterean dagoenetik, Adiskidantza Eguna ospatzen da.