Bakean ützi arte
Bakean ützi arte
1994, nobela
190 orrialde
84-86766-47-8
azala: Aitor Bayo / Garbiñe Ubeda
Itxaro Borda
1959, Baiona
 
2021, nobela
2012, nobela
2009, nobela
2007, nobela
2005, nobela
2001, nobela
2000, poesia
1998, poesia
1996, nobela
1996, nobela
1991, poesia
1986, poesia
1984, nobela
 

 

9

 

Ebia amiñi bat atertü zelarik, olaren aterbetik elki ginen, eta zelü grisean eki-leinürü ahül batek odeiekilan txoxtakatzea iseatzen züala kontü-errendatü nintzan. Korajez beterik azkenean, egünaren ondar orenak arte, Gaxpar Büztanobiren txerkaratzen ebilteko azkar senditzen ginen. Marisantsen lasterren hatzetarik joan beharko günüan ontsalaz, eta halaz, xüxen heltüko ginen Gaxpar Büztanobiko nausi xaharraren gordaleküalaino. Esperantxa hori ba günüan pürü, pastoraletako jokülarien ritmoa markatzen züelarik aküilüek, garailaz gaizki arranjatürik ziren bide hersietako ziloetan barna. Harri koxkorretan lerratzen zeizkün noiz behinka, gure «hirietako» oskiak. Ondoko olala lehia artean, Joanari agertü gei neion pastoralzale igante baten irostarzüna: goizan meza apezküpüak emanik, eliz-gizona aipatü nüalarik, bortizki erreüstü zen Joana:

      —Kau ur-bedeinkatu-untziko igela!

      —Aisa düzü trüfatzea.

      —Bekatuan bizi zra!

      —Prefosta. Bena 1987ko ürrietaren 3an Butte-Aux-Caillesen «gatibatü» eüskaldünen altea hartü züana... doiez estimatzekoa dükezü.

      —Deañoa. Harritrik niagozu.

      Ützi nüan Joana bere harridüra ertzoan, eta deüs izan ez balitz bezala, «pastoralzale-igantea»z elestan jarraitü nüan: gero bazkaria bero-pean, etapastoraJa bera ekitoltzean, larrüa kixkailtzean.

      —Ejer düzü e!

      —Barra egiten arazi dadazu.

      —Edatekorik goxoena... Ba dakizüa zer den ordüan?

      —Nola sakinenut?

      —Garagardoa, garagardorik freskena.

      —Aibala. Hobe zunke errial bateko rock jaia kori beno!

      —Bakotxak bere gostüen arabera.

      —Pipitakien misterioa!

      Ixiltü ginen, bidea geroago latzago bilakatzen beit zeikün. Besuñ batetan, sngsoak Xiberotik «iganazi gei züan gazodükaren» tuio edo odiak metatürik ikusten güntüan, lürraren hüilaneko mehatxü gisa. Bizpahiru güneetan ba ziren holako tresnak, eta imaginatzen günüan, odien azalen argaltarzüna begiz izartzez —nahiz bakea etxeki gogo züen komunikabide elibatek lanjerrik ez zela erran!—, beti ahal zirela hausten, bortüko edozoin destorbüren karietarat. Itxesen asmatzea ez zen nekeza, Xiberoak egari uholdeen ondoramenetaz jakinaren gainean izatez. Audela, odi meta bakotxak emaiten züan, ezür eta aragi, gaintitü behar güntüala. Zalexagoñi abiatzen ginen beraz, eta pentsamentükan ari ginelarik, bigerren ola sargiala heltü ginen.

      —Ba dea norbait heben? —helatü nüan, olatik horra zen kearen ürrina üsnatzen nüalarik. Baratx-baratxa deika segitü günüan, eta botz erre batek eskentü zeikün arrapostüa:

      —Aitzina!

      Borta bulkatü günüalarik, axuri marraka eztiak agurtü güntüan, eta ülünaren itzalean, gure sohakoek artzain adintü baten formak marrazkitü zütüen.

      —Egün hon!

      —Bai züer ere parte hon. Zer nahi düzüe?

      —Kürütxatü düzüa Gaxpar Büztanobi azken aste horitan?

      —A! gaxoak, ba dizü builta bat ez düdala haren berririk.

      —Bon...

      Gizona arraileriant zen:

      —Neskatilak bekan horra dütüzü oletarat!

      —Esker mila!

      —Tziauzte ene kantüla!

      —...

      —Lotsa zidee ala?

      Aieioika, errematismaz josirik balinba, gizonak xütitzeko indarra egiten züalarik, olaren eremüa abandonatürik günükean lasterka. Jadanik hürrün ginen, artzainaren maradikazione hitzak, aize hego arinak ekarri zeizkülarik. Bihotza banbaka ari zeikün, eta Bostmendietako bidean gora ginaudelarik hatsaren hartzeko baizik ez ginen eküratü.

      —Ertzo gütüzü, bai, zaharñi batez beldürtzeko!

      —Arnegant zun...

      —Mentüraz. Bena ixtaüi bat iragaiten ahal ginikezün hareki.

      —Zendako?

      —Linguistika mailan aberasteko phü...

      —Astoak beti asto zu mundu kontan.

      Agian Joanak miletan arrazu züan, eta adinean hain haratürik izana gatik, linguistika mailan bezainat indar betean zatekean, fama handia ützi züan Hegabü zenaren gisa. Hogeita hamar urte berantago orano, heben ager ez dezaketan kartiel batetako emazteak hartzaz oritzen ziren nigar ttanka ahalkor —bena plazerez hantürik— bat matelan behera lerratzen zeien artean.

      —Gaixo Hegabü... Holako gizon animala eta halako pixtolet txipia!

      Ixtorioa entzün nüalarik lehentze, gaü lüze baten ürrentzean, ba ziren ja zonbait nostalgiko —gizonak eta emazteak!— eta ororen bürü «progre zientifikoaren» gaitzespen elibat irakurtzen zen: sistema kapitalixtak «balentria» laidatzen züan samll is beautifull zelakoaren partez.

      —Gaixo Hegabü —murmuzikatü nüan, eta Joanari so egin neion airoski. Harek bere egün tzarrenetako begitartea züan.

      —Ze zu irriz?

      —Gaixo Hegabü.

      —Nor zu kori orai?

      —O... ba... bihotz-ebakizale bat.

      —Ni gose nizu.

      —Gaixo Hegabü. Dolüa karreat dezagün phü.

      —Gose nizala!

      Kexü zen Joana, arraileria mota hori ez beit züan txestatzen. Ez nüan esplikatzeko xederik. Gosearen bidetik Joanaren griñen ildoala erori nintzan.

      —Soizü. Indietako jente zühürrek astean behin egiten dizüe barau eta bijile korpitzen xahützeko. Zük bardin egin behar zünüke.

      —Aisa barur egiten zue kan: Ez zue deus sateko!

      —Hara, beti amets epaiten zü.

      —Inseatren niz gosea ahazten.

      —Ontsa. Indiar plaña zirateke.

      Ola bat lühertzean begistatzean, gose-ase solasen baztertzez, zotükatzen ginen, eta olak mirazkatü arau gazna eta ardi-ezne ürrina lotzen zen gure jauntsietan. Süerterik ez günüala aitortzekoa günüan, bena gogazkatzez tematzen ez zenak ez züala zerik ardiesten, bidexka hütsetan gora jarraikitzen günüan, nonebeita eta begamala-ka!

      Abantxü Bostmendietan ginen, xendera lohitsü baten püntan ola bat agertü zeikülarik. Gitarra eta kantore folk sonüak horra ziren gure beharrietarat, gazodükaren arroilak zilatzen zütüen bekanika hoilien herots metalikoekilan batean. Ixiltarzüna txestatürik, sortzen ziren lürraren balizko oihü krüdelak ere ütxüratzen güntüan bürzoroa beno eragiten ez züan azantz-zione hortan. Soak oskietarat apaltzez, ohartü ginen, Bostmendietako errauts gorriz estalgiak zirela. Ordüan, potiko gazte lerden bat jin zen gure gana.

      —De zindijen!, vene!, an vu invit!, xeri regard’!

      Kümit ginen beraz, eta pentsatzekoa zenez Joana lasterka abiatü zen, sonüak azten ziren leküalaino. Mendizale saldo bat zatekeala üdüritü zeitan, eta Joanaren gibeletik ttoko-ttok, olala hüilantü nintzan. Ebia burrustan hasi zen. Lasto-haxe baten gainen ttottotü ginen. Emazteak —zelako xeri harek— soja-lümaz bete zieta bat ezari zeikün esküetan. Joanaksoja iresten züan abere gosaioaren moldean, benani «arrautze tatxinkor» ez zen güziaz mesfidatzen nintzan. Emazteak irrati-K7a eho züan, eta galto egin zeitan:

      —T’m pa?

      —Bo... mua... tu se... le soja.

      —Kel bo pei! —ahozkatü züan potikoak emazteak segitzen züala:

      —Domaj kil pieu.

      Potikoa interesatzen zen:

      —Vu et dü kuin? Bask?

      —E ui. Le deu.

      —Ze bien le gazodük!

      —Tre... —soja-zieta bürdüinazko mahainaren kantuan pausatü nüan. Joanak berea arra-betarazi züan. Evian izenaz markatü botilako huretik ere edaten züan zaraitzuarrak. Potikoa zinez interesatzen eta eleant zen:

      —Vu n’ave pa de lider!

      —Kom Petetin... le kopin a Renaud... —erantsi züan emazteak, ezpainetan erri zabal züalarik. Garraileen erria.

      Ausartü nintzan:

      —On a le program lider izi an Sul... kua...

      —Kezako?

      —E biento le pcd.

      —Tü rigol u kua? —ürrentü züan potikoak, nitzaz bürlari bezala.

      Ordea, nola behar geneien egia azaldü, borontate herrikoiaren kontre montatürik zela afera osoa, lider eta pcden trükean, jaunkillotek berek züela gazodükaren egiteko deliberoa hartü, leküko jenteek ez züela hitzik erraiteko denborarik üken, beti petzero beit ziren laborantxa-güneetako bizizaleak, bena Ga-Pars alkartean bildürik zirela bühürzaleak, eta bühürzaleen joitera crsak eta gardamobilak igorten zütüela. Ez züen olako bakantzatiarrek deüs entelegatüko. Emaztea ez zen ixiltzen eta teknokrata baten gisa ari zeitan:

      —Za va fer revivr’ le pei!

      —L’ekonomi lokal’, le zanplüa ozi.

      —L’industri, le turism’...

      —E le zozialism’! —erran neien, beren arteko alkarrizketa idealaren ironikoki moztez.

      Ohartü nintzan aspaldiko partez, Txinako aüzünetik jinez geroztik hain xüxen, «kanpotiarrekilan» elestatzen nintzala, eta ene anpletarzüna oso galtzen nüala. Gizona, jaükitü zeitan:

      —Kezta kontr’le zozialism’?

      —Eeee... mua? Me rien! —aitortü nüan ene kexü zozoaz lotsatürik. Imaginatzen nütüan bi «gazte» horiek lanetik landa, hiri handietako etxeetan bürützerik ezin eginez (gero üdan güre zibilizatzera horra ziren!) «Nouvel Obs» irakurten züela astero, egünero «Libé» eta «France Info» minütüoroz entzüten, Amerikainek mündüa nola küdeatzen züen jakiteko, Somaliako haur mehatüez ürrikitan jarteko, eta Kouchneren Bosniarako azken ebilaldi hümanitario mediatikoaz kurrentean izateko. Emazteak plaztikazko baxerak büxatü zütüan, bena gizonak jan züanaz satifos üdüriz, elearen imurra züan:

      —An vudre konprendr’ le problem’ bask.

      —Tua?

      —Ue... nu de...

      —Le problem’ bask ze vu —eman neion bortixka arrapostü. Bakarrik nintzen. Joana, lasto-haxeen gaintian lohordi zagon. Gizona gaitzitürik, xütitü zen, oilar:

      —E... duzman la didon... vu vive graz a nu!

      Emaztea, esküak hurez büstirik, ützülikatü zeitan, besoekilan eiherra ütxüratzez:

      —An vu don dü travail’... de zalokazion... de zuvenzion.

      —De prim’ de mobilité...

      —Dü gaz! —hitzaz hautse nüan zerrendatze plañaren hatsa, eta haserretzeko heinean ziren «gazte» hek beren segürtarzün zentralistekilan tematzen üztez, Joanaren ükaraia iharrausi nüan, eta ezkapi ginen egin-behar handietarako lehia günüala oritzez. Gaxpar Büztanobi non zen bada?

      igneko karta baliosetan seinalatürik ziren hamabi olak bijitatürik güntüan, eta Bostmendietan ginen jadanik Ligirat eraixteko bide-jüntan. Kexü ginen, eta gure kexüak mündü osoa larrü zezakean. Lakarrirat lasterka jauzi ginen, ürraskal «non da gaxpar?» murmuzikatzez. Joana, ni beno presatüago zen eta Lakarriko arrabote txipi-ejerrean abandonatü autoan sartü zen tarrapataka. Patarraren behera, arraaztertü nüan mentalki, gazodükaren xedea nola herriko laborarier hersatürik izan zen. Sinatü ez züenen etxeetarat —bederazka elekatzen zütüen!— jin zen sngsoak ordaintü mitil üdüriz galant bat. Potiko gazte garbiak zütüan adibidez, kontre ziren laborari oroer agertzen hola tematzean arriskatü gaitzak: demagün, lanak hasiko zirenean, eraikizalearen auher-egün arau miliu bat libera zor ükenen züala. Laborari gütik bere nahitarat sinatü züan Convention De Servitude zelakoa. Eta zonbaitek, Gaz-Pars alkartearen lagüngoaz, gazodükaren trazearen eraküsteko ezariak ziren pazuñak lürretik elki zütüen. Ahalezkoa zen heltübada, ehünta hogei lür-jabeek, halako «izolazione» sendimentüaz itorik bizitü züela multinational baten filialaren aurkako borrokan, urte hatsarretik, maiatz edo arramaiatza arte, hauteskünte-garaia zeneaz geroz ez beit züan ihork gazodükaren «afera» hori aipatü. Halarik ere, Behartarzün Pübliko Deklarazionea, auzibidez hausteko deia jarririk zen Paueko Tribünalean. Bena Jüstizia berekoi eta baratx zen, bitxiki «afera» hontan. Üdapartean agitü ziren Jimek kondatü lankien «oküpatzeak» eta beste ekintzak. Ene pentsamentüka xügüna, kexüaren haritik ordea, moztü züan Joanak:

      —Goazeman kafea hartzrat!

      Autorat heltü berria nintzan eta, pausatzeko astirik gabe, autoko giderra tinkatzen nüan. Ixiltarzün zamatsü batetan arrastiria higatzen zoalarik, Atarratzeraino gidatü günüan. Joanaren oskien Bostmendietako errauts gorri sufritüz estalgirik mirestean, Jojobarreko kide elibaten solasetaz gogoratü nintzan.

      —Xiberoa hiltzen ari düzü...

      —Bai, herriak oro hüsten.

      —Hortakoz, ez dizügü haboro rubilari honik!

      —Gazodükak energia amiñi bat emaiten ba deikü phü.

      —Poilit izanen düzü, bai...

      Jenteak alde ziren eriak perfüzionearen ziren legez, salbü prefosta, beren eremüak bürdüinazko süge barbaroak porrokiren zütüenak. Eta Gaxpar Büztanobi hortan?