Jende desegokia
Jende desegokia
2015, nobela
256 orrialde
978-84-92468-69-0
azala: Joseba Eskubi
Gaizka Zabarte
1960, Zaldibar
 
2011, nobela
 
Jende desegokia
Gaizka Zabarte, 2015

Proposamen desegokia noiz egingo dizuten jakiterik ez dago. Desegokia fortunatuko dela ere ez duzu igarriko beharbada; ez baita asmatzen erraza, nola bihurtzen den desegokia zerbait edo norbait, nola arraio katramilatzen diren gauzak ustekabean. Kontua da, Desegokituen Elkartearen gonbidapena jaso duela Peter Zuazok, hizlaria izan dadin jardunaldi batzuetan. Eta halako deitura duen elkarte batek, noski, segituan sortzen du kitzika edo harridura suerte bat.

      Komedia gaizto bat da Gaizka Zabarteren bigarren nobela, satirarik gabe ironikoa, mendekuaren eta ordainaren itzal luzea bezalakoa, amodioz eta desamodioz gurutzatua. Umore onez dabiltzanentzat bakarrik gomendagarria.

bideoak:
Sautrela (2015-05-16)
Don Inorrez (2015-04-16)
kritikak:
Modu egokian desegoki izaten, Estibalitz Ezkerra, Gara, 2015-05-09
«Hara paradoxa: desegokitasuna bera zehazki zer den, eztabaidagai dago liburuko pertsonaien artean. Jardunaldietan ikuspuntu ezberdinetatik helduko diote gaiari, teorikotik zein praktikotik».
Postariaren mendekua, Iraitz Urkulo, Berria, 2015-05-24
«Zalaparta eta suzirien beharrik gabe, bai ordea probokazio-dosi handiak txertatuz, sotiltasuna eta zorroztasuna arma literario nagusitzat erabilita, Gaizka Zabarteren Jende desegokia eleberriak, irakurketa atsegin eta zinez kitzikagarria eskaintzen digu».
Konpainia onean, Javier Rojo, El Correo, 2015-06-27
«Pertsonaiek jende desegokia izan nahi dute, desberdinak, gizartean kontrakarrean dabiltzanak, baina ez dira konturatzen galtzeko denbora asko eta benetako kezka gutxi dituzten burges txiki aspertuak baino ez direla, konspiraziotan jolasean dihardutenak, umeek egingo luketen moduan. ».
Jende desegokia, Usoa Alberdi Fernandez, Aizu!, 2015-07-00
«Boteretsua da jakiteko nahia, harago joateko beharra, apur bat gehiago beti. Gera gintezke gutxieneko ezagutzarekin ase, baina jakin-minaren bigarren zatia jasateko latzegia da zenbaitentzat».
Pertsona politikoki okerrak, Saioa Ruiz Gonzalez, Argia, 2016-06-12
«Eleberria, pertsonaien bizitzen etengabeko aurrera-atzera eta alderantzizko ibilbide bat da. Egitura aldetik ez da liburu sinplea. Kapitulu batetik besterako saltoak zenbaitetan hain dira bat-batekoak ezen, behin baino gehiagotan, haria berreskuratzeko zailtasunak izan baititut».