Poesia kaiera
Poesia kaiera
Yannis Ritsos
itzulpena: Joannes Jauregi
2018, poesia
64 orrialde
978-84-17051-18-1
Yannis Ritsos
1909-1990
 
 

 

Gaua

 

Eukalipto altua, ilargi zabala goian.

Izar bat uretan dardarka.

Zerua zuri, zilarrezko.

Harriak, goiko haitz biluzak bezalakoak.

Ur-azalean, arrainaren jauziak

entzuten dira: bi, hiru.

Umezurtz handi eta geldiak —zoriontasuna.