Poesia kaiera
Poesia kaiera
Seamus Heaney
itzulpena: Xabi Borda
2017, poesia
64 orrialde
978-84-17051-05-1
Seamus Heaney
1939-2013
 
 

 

Bihitegia

 

Ebanozko legar gisa pilatzen ziren jotako artaleak

Edo porlana bi belarridun zakuetan bezain trinko.

Iluntasun lizunduak baserriko lanabes, uhal

eta goldez osatu armategia biltzen zuen.

 

Zorua gris sagu koloreko, leuna hormigoi hotzez egina.

Ez zuen leihorik, hormapiko bakoitzaren

Aire-begietan hauts printzen urrea

Alderik alde. Ate batek bidea ixten zion haizeari

 

Uda guztian zinka labe baten pare kiskalgarri zegoenean.

Sega baten ahoa, pala garbi bat, sardearen hortzak:

Sartu eta astiro-astiro objektu distiratsu egiten ziren.

Gero armiarma sareak sentituko zenituen biriketan mamitzen

 

Eta bizkor larri jotzen zenuen atari argitsuraino —

Eta gauean saguzarrak loaren teilatuen gainean hegan,

Begi distiratsuak bekoz beko zuri so

Bazterretan pilaturiko garau artetik, basati, kliskarik egin gabe.

 

Iluntasuna teilatu bat bezala amiltzen zen. Ni lastoa nintzen

Aire-zuloetatik igarotzen ziren txorien mokoentzat.

Ahuspez egoten nintzen hartua ninduen izua uxatu beharrez.

Bi belarridun zakuak arratoi itsuak bezala hurbiltzen ziren.

 

The Barn

Threshed corn lay piled like grit of ivory / Or solid as cement in two-lugged sacks. / The musky dark hoarded an armoury / Of farmyard implements, harness, plough-socks. // The floor was mouse-grey, smooth, chilly concrete. / There were no windows, just two narrow shafts / Of gilded motes, crossing, from air-holes slit / High in each gable. The one door meant no draughts // All summer when the zinc burned like an oven. / A scythe's edge, a clean spade, a pitchfork's prongs: / Slowly bright objects formed when you went in. / Then you felt cobwebs clogging up your lungs // And scuttled fast into the sunlit yard- / And into nights when bats were on the wing / Over the rafters of sleep, where bright eyes stared / From piles of grain in corners, fierce, unblinking. // The dark gulfed like a roof-space. I was chaff / To be pecked up when birds shot through the air-slits. / I lay face-down to shun the fear above. / The two-lugged sacks moved in like great blind rats.