Poesia kaiera
Poesia kaiera
Miroslav Holub
itzulpena: Karlos Cid Abasolo
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-90-4
Miroslav Holub
1923-1998
 
 

 

Urrutiko uluak

 

Alsazian,

1885eko uztailaren seian

txakur amorratu batek

bederatzi urteko Joseph Meister lurrera bota

eta hamalau aldiz zuen ausiki.

 

Meister izan zen estreinako pazientea

Pasteurrek bere txertoarekin

birus ahulduzko

hamahiru dosi progresibotan

salbatu zuena.

 

Pasteur

hamar urte geroago hil zen, iktusez.

Meister atezainak

berrogeita hamar urte geroago

bere buruaz beste egin zuen

alemaniarrek Pasteurren institutua

txakur gizagaixoak eta guzti

okupatu ziotenean.

 

Birus hark soilik

iraun zuen gauzen gainetik.

 

Vytí z dálky

V Alsasku, / šestého července 1885, / porazil vzteklý pes / devítiletého Josepha Meistera / a čtrnáctkrát ho kousl. // Meister byl první pacient, / jehož Pasteur zachránil / svou vakcínou, ve třinácti / vzestupných dávkách / oslabeného viru. // Pasteur pak umřel / za deset let na iktus. / Vrátný Meister / za padesát let / spáchal sebevraždu, / když mu Němci obsadili / Pasteurův ústav / i s chudáky psy. // Jen ten virus / zůstal nad věcí.