Poesia kaiera
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-39-8
Juanjo Olasagarre
1963, Arbizu
 
2017, nobela
2004, nobela
2000, poesia
1998, kronika
1996, poesia
1991, poesia
 

Ana Yoldik Andres Basterrarekin utzi ondoren

 

Amodioa merkatuaren legeei dagokie

sinetsi nahi ez badugu ere:

objektu bakarra hautatze hori

iraun bitartekoa da. Gero, badoa.

Eta joandakoan, amodioa, ai!,

medikuntzaren legeei dagokie:

zauriak itxi, puskak josi,

norberaren buruaren dosiak neurtu...

 

Hara orbainak! Baina, ofizioa,

egunekin burutzeko ofizioa, ikas daiteke,

bizitzaren legeei egokitzea baino ez da:

edonork luzesten dio ordu betez

arratsik finena begiesteari,

egia bakar bat ere gabe bizi daiteke.

Luze jotzen du. Bizitza bezain.

 

w2000