Poesia kaiera
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-37-1
Luigi Anselmi
1954, Bilbo
 
 

 

 

Lehorrean ere saltoka dabiltzan gizurde negartiak

Basamortuan galdutako kalatxoriak

Bele zuri eta uso beltzak

Eguerdian ere izekitzen diren ipurtargiak

Errautsez egindako hegalak dituzten tximeletak

Inoiz inguma bihurtuko ez den har dohakabea

Amaraunean patxadaz lo datzan euli tentela

Izar bat bailitzan zoko ilunetako gau etengabeak

argitzen dituen armiarma bakartia

Ardi krudel eta otso apalak

Denok batera osatzen dute

ene ametsetako zoo ilogikoa...

 

w1985