Poesia kaiera
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-36-3
Juan Kruz Igerabide
1956, Aduna
 
 

Dena askatzen zuen neska ttikia

 

Neska ttiki batek

edozer askatzeko tresna bat asmatu zuen

eta inguruko mendi guztiak askatu zituen

eta itsasertzeko haitzak

eta harresi handiak...

 

Azkenean, kendu egin behar izan zioten

tresna askatzailea.

 

Gaur egun, tresna hori

ametsen museoan dago

zazpi sarrailez giltzaturik.

Museoak Sesamo du izena.

 

w1997