Poesia kaiera
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-31-2
Joan Mari Irigoien
1948, Altza
 
 

Zorionaren zutabeak

 

«...and happy as the grass was green...»

    D. Thomas

 

Buruan zeneraman koroak

ez zuen oraindik arantzarik.

 

Bizitza dantza bat zen

eta neska mehe xarmant bat,

bi eskuk eutsitako

ostadarraren markoan.

 

Denborak ez zuen nora.

 

w1991