Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-25-8
Joxean Muņoz
1957, Donostia
 
 

L, oraindik

deitu

egiten dizut, oihu

egiten dut (zugana)

egiten dut

so, begiratu

itsu guztiek bezala, bestalde

Op.8 itsu guztiek

bezala

(oraindik)

L, absurdoaren ertzak

azkazalez laztantzen

badira ere,

maite badira ere,

amorraturik maite

badira (oraindik ere)

kolore hori

(beltza?)

uxa ezin daitekeena

begirada hori

baretzerik ez dagoena...

Oraindik

kexu naiz

L.

bidal ezazu

mezulariren bat, oroitzapenaren

itxuran, egin

kupida, zerbait

egin

laztan (gutxienez)

bai

gutxienez oraindik ere

L

eskribitzen duenarentzat

pareta guztietan

eskribitzen duenarentzat

itzal guztienpean

L

deszifratzen duen

(h)arentzat

(berdin zait)

eta

(zuri ere berdin bazaizu)

landa itzazu

(oraindik) apirilaren haziak:

lur krudelak eskaintzen

dizkizunak

lili hilen emankortasuna dutenak

oraindik L gutxienez

L

kimu bat

(kolore horiz)

edo keinu bat

L

heriotzaren kontra.

 

w1983