Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-25-8
Joxean Muņoz
1957, Donostia
 
 

hitz positiboak

arratsaldeen eguzkiaren biajeen

katalogotik hartuak

(zita posibleak katalanez

edo zein xarmant frantsesez)

urtegunik ez ahaztu

eta Arestiri irakurritako aditz forma hori

hainbeste egun adjetiboak jasotzen pasa eta

pare bat edo zuhurki aukeratu

eztizko edo azukre-

ren sinonimoak

—leku egokian—

eta zer ajola du total

hau ere neurtu

edo kakaren ordez mierda

eskribitzea hobe den

baloratu behar bada.

 

w1983