Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-00-1
Orixe
1888, Orexa
1961, Añorga
 
 

Eguzkia jekitzen, etziten

Argi-xinta sumatuz, ogeari muzin,

jekitzen naiz goizero bi belaunak arin.

Atea zabaltzean zakurra nerekin,

arnas-uxtu, mî luze, iñon egon ezin.

 

Irten gera. Zakurra zoraturik dabil

oin-muturretan dantza, gorputza txoratil,

isats-zut, bekain-arro, begiak biribil,

belarriak erne, eta bi besoak zintzil.

 

Ba goaz muño gora Eguzkiaren zun,

goiz ontan apustua nork irabazten dun.

Gu lênago! Kirika noiz asiko zaigun,

iñaurkin legorrean jarri gera bigun.

 

Zakurrak, nik, ez dugu makarrik begian;

esnatu da muñoa biok sumatzean;

ostoak pirpir asi dira zugatzean

eguneroko gure zantzuak artzean.

 

Orobat Eguzkiak ez du gaur makarrik,

ortzi guzian ez da nabari zardairik,

itsas-mendien ertza ubelik, gorririk,

apain irtengo zaigu Andrea gelatik.

 

Ara lênen izpia biotzaren pozgai;

gero, mako bat, gero —zerbait egonik zai—

biribil irteten da menditikan ustai.

Illun zeuden zokoek berêla dute jai.

 

Begiak mindu gabe luzaro begira

ustaiaren ertzetik ezker eskuin bira,

argi legun arekin sendatuko dira.

Bizkor jotzen astean, gu geure tegira.

 

Zakurra baratzean etzan da zabala,

nik ere lanerako naigo dut itzala.

Sorkari oro dauka beroak zapala.

Nik gaur egingo lana ez bedi makala!

 

Eguzkia ba doa ogera kuzkurra.

Nola sar ikustera nerekin zakurra.

Isats, mutur, belarriz billatzen du lurra.

Zernai erio-zantzuk bai dula bildurra!

 

Ni bakarrik naiz alai, ba dut itxaropen

biamonez Ekia tiñel sortuko den.

Urteak urte, baiña ba dut aski kemen.

Alare, litekena neretzat gau azken.

 

Itsasoaren ertza gorri pinpiriña,

ara sartzen asi da Euzki Erregiña.

Egunero jantzi bat eun berriz egiña,

gaur askotan bezala ginga-margo ziña.

 

Agur! Zuk deramazu zurekin eguna.

Lurra gorputz antzera gelditzen illuna.

Argi beti gogoa, zurekin laguna.

Ez gau, egun dedilla ni jasoko nauna.

 

Geldi bedi nolanai gorputza; gogoa

maitasun gorri miñez jantzirik bijoa.

Odei baltzen makarra, obenen laiñoa,

lên suntsi bedi! Zuzen Zuregana noa!

 

w1951