39 lore
39 lore
Amancay Gaztaņaga
Azaleko irudia eta barruko ilustrazioak: Arrate Rodriguez Martin
Diseinua: Metrokoadroka
2021, antzerkia
146 orrialde
978-84-17051-75-4
Amancay Gaztaņaga
1980, Guayaquil
 
 

 

. Amaiera

 

(Hiria.

Eszenatoki handi batean plataforma modular bat. Metala eta kristala. Publikoak eszenatoki osoa inguratzen du. Akzioa erdian. Plataformaren gainean emakume bat agertzen da. Bi baketa ditu eskuetan. Argiak alturan dagoen bateria bat deskubritzen digu. Emakumea baterian eseri eta instrumentuarekin jolasean hasten da. Tinbala jo du, gero bonboa, kaja, berriz bonboa, txastonarekin jolasean geratzen da. Bere eskumuturra arin dabil airean. Eszenaren alde banatatik bi emakume bi sokei lotuak, A eta M deituko ditugu. Hauek publikoa zeharkatzen dute. Eszenaren erdiraino iristeko ezintasunean, publikoa erabiltzen dute, eusteko eta aurreratzeko.

ak soka potolo bat du gerrira lotua. Tiraka. Sokaren beste aldea, kutxa beltzean ezkutatzen da.

mk soka potolo bat du gerrira lotua. Tiraka. Sokaren beste aldea kutxa beltzean ezkutatzen da.

Sokak tinko alde banatan. Emakumeen arnasa. Bateriaren txastona. Bi neskek eszenaren erdira iritsi nahi dute. Indarrez eskutik heltzea lortzen dute. Batak bestearen gorputza besarkatzen du. Gosez. Sokak tinko kontra eginez. Eskutik helduta geratzea lortzen dute.)

 

a: (isilik)

 

m: (isilik)

 

a: Hemen gaude berriz.

 

m: Hemen zaude berriz.

 

a: Eskutik

      eskutik, heltzen dizut,

      heltzen dizut, tinko.

      Tinko. Sentitzen duzu?

 

m: Bai. Uste dut baietz.

 

a: Sentitu,

      eskua,

      nirea. Tinko.

      Sentitzen duzu?

 

m: Bai, edo

      agian ez,

      ez dakit.

      Ez dakit hau

      sentitzea den.

      Izan daiteke ala ez.

      Ez dakit jada hau sentitzea den.

      Ez dakit sentitzen.

 

a: (isilik)

 

m: (isilik)

 

(Soka tinko dago alde batetik bestera tiraka.)

 

a: Sentitzen duzu!

 

m: (isilik)

 

a: Sentitu nire eskua.

      Tinko.

 

m: (isilik)

 

a: Esan sentitzen duzula!

      Esan:

      sentitzen dut tinko eskua. Esan!

 

m: (isilik)

 

a: Esan!

 

m: (isilik)

 

(Mren aldeko sokak gehiago tiratzen du. Mk ezin dio indarrari eutsi, askatzen doa, A M heltzen saiatzen da. M askatu da, pixkanaka badoa sokak tira egiten dion aldera.)

 

a: Sentitzen duzu!

      Sentitzen duzu! Sentitzen duzu!

      Esan sentitzen duzula. Esan! Esan!

      Sentitzeko esan dizut, M!

      Sentitzeko esan dizut sentitu sentitzeko sentitu sentitzeko sentitu sentitu sentitu sentitzeko sen sentitu sentitu sent itu se ntit u s e n tit u... tinko.

 

(Bateriaren txastona bat-batean isiltzen da. M eszenatokiaren beste aldetik desagertu da. a eszenatokiaren erdian, soka tinko. Bera tinko. Ak labana ateratzen du poltsikotik, poliki ireki eta soka mozten hasten da. Sokak tinko, tira egiten dio baina berak beste aldera iritsi baino lehen hau moztea lortzen du. Inertziaz lurrera erortzen da. Isiltasunak aretoa betetzen du. Ak irribarre bat eskaintzen dio publikoari. Lasai dago begira, denbora hartzen du aretoa begiradarekin jarraitzeko.)

 

a: Zein naiz ni,

      ikusezina, arraroa, sekretua, debekatua.

      Zein naiz ni,

      izanik gabeko gorputza, ezkutuan gorde duzuna, anulatua, periferiara jaurtia.

      Zein naiz ni

      zuentzat?

 

(Eskuetan duen labana begiratu, itxi eta gorde egiten du poltsikoan. Bateria berriz hasiko da erritmo bat markatzen, Ak doinu bat abesten du isilpean.)

 

m: Exilio,

      era pasear por tus neuras.

      Besar tus labios secos.

      Agarrar tus manos de cartón.

 

      Exilio,

      era pensarme desde ti.

      Creerme desde tus ojos.

      Ser desde algo que no soy.

 

      Exilio,

      fue darte el poder,

      poder, con el que me creaste.

 

(Doinuarekin batera A eszena inguratzen duen publikoaren artean galtzen doa. Iluna.)