39 lore
39 lore
Amancay Gaztaņaga
Azaleko irudia eta barruko ilustrazioak: Arrate Rodriguez Martin
Diseinua: Metrokoadroka
2021, antzerkia
146 orrialde
978-84-17051-75-4
Amancay Gaztaņaga
1980, Guayaquil
 
 

 

Sar hitza

 

ehaze

 

      Liburu hau amaitu aurreko asteetan, 2021eko abuztuan, Amancay Gaztaņagari egindako elkarrizketa plazaratu zuen Berria egunkariak. Bertan, sortzaileari askotariko aldeak ikusi ahal izan genizkion, hala musikan nola antzerkian: “Dena bat da eta dena naiz ni”, zioen orduan. Sormenaren izaera kaotiko eta poliedrikoari muzin egiten ez dion sortzailea dugu 39 lore liburuaren egilea: oholtza gainean biolin jotzaile, abeslari eta aktore ezagutu dugu. Oihalaren atzean, berriz, idazle eta zuzendari; besteak beste Kamikaz kolektiboaren erraietatik sortu ditu Euli-giro, Käffka, Matriuska, Agur eta dolore eta Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi bezalako lanak, Zestoako antzerki tailerreko gidari gisa Sweeney bezalako beste lan gogoangarriak eta, berriki, Artedramaren eskutik Atzerrian lurra garratz.

      Oholtza gainekoari begira, antzerkiaren korronte ezberdinetatik edaten duen testua dugu 39 lore. Trebeziaz maneiatzen ditu, kasu, heroiaren ertzak, koroaren dinamikak, mitoen berrirakurketak, absurdoaren tranpak, plano espazial ugarien iradokitzeak, erritmo aldaketak eta, funtsean, hitzen musika. Euskarazko letretan gutxitan ikusitako moldean gainera, ausartuko ginateke esaten: tradizioaren eta garaikidetasunaren arteko zubian bertan idatzitako testua da honakoa.

      Baina liburua ez da horretara mugatzen. Esan dugu sarrera honen hasieran: egilea oholtzaz “kanpoko” lanetan ibilbide luzekoa da eta, oihalaren atze horretan pilatzen dira sarri nahi genukeena baino ilunago diren gatazkak. Egileak sormenean kaosa bere egiten duen moduan, oihalaren atzeko itzalak ere hartu, onartu eta orbainak zaurituz aldarri bilakatzen ditu, liburuaren hasierako parte osoan.

      ganbila bilduman ohikoa bilakatu denez, saiatu gara antzerkiaren talde izaera paperera ere ekartzen. Kasu honetan, Arrate Rodriguezen irudiek testuaren irakurketak biderkatu dituzte.

      Begiz eta zentzumenez, liburu honetan murgiltzera gonbidatzen zaituztegu.