Mami Lebrun
Mami Lebrun
Kepa Errasti
Azaleko irudia: Ane Pikaza
Diseinua: Metrokoadroka
2020, antzerkia
94 orrialde
978-84-17051-45-7
Kepa Errasti
1981, Aretxabaleta
 
 

 

8. AGERRALDIA:
AGURRA

 

egoitz: Faltan botako dot giltziakin serrailia zabaldu eta zure etxian egoten zan useina. Salako atetik kuku egin eta, guztiz ezagutu ez arren, emuten nustezun ongi etorrixa. Faltan botako dot eskuakin gerturaketako egitten nustezun keinua, eta zure aurrian makurtu eta ximurrez betetako esku hareik egitten nustien laztanak. Faltan botako dittut zure ximurrak. Bai, zure ximurrak. Eta zure begirada urdina. Zure “aitta guria” eta zure irudimenezko inbentarixuak. Zure umoria eta zure letxe txarra. Eta, batez be, zure irribarria. Irribarre zoragarri hori botako dot faltan. Eskerrik asko, Mari Oilasko amona!

 

(egoitzek muxu bat botako du airera. kontxaren mamuak maleta hartu eta alde egingo du eszenatokiaren albo batetik. egoitzek atzera begiratu eta hutsa ikusiko du atzeko besaulkia. miren hurbilduko zaio.)

 

egoitz (hunkituta): Listo! Oin guri toketan jaku aurrera egittia, ez? Zimur eta guzti!!!

 

(egoitzek errautsak kaxa gainean utzi eta miren besarkatuko du. Milord abestiaren amaiera entzungo da. mirenek egoitz muxukatu eta buelta pare bat emango dute, hunkituta. egoitzek aupa hartuko du miren. Halako batean, mirenek alde egitea proposatu eta, eskutik helduta, kanporako bidea hartuko dute. Irteteko puntuan, egoitzek potearen aldera begiratu eta erdira itzultiko da berriro. miren ere bueltatuko da.)

 

miren: Ego… Ego, ez, ez

 

(egoitz kaxa gainera igo eta errautsak airera botako ditu.)

 

miren: Ostia! Ego…

 

(Iluna.)