Isiltasuna
Isiltasuna
Eneritz Artetxe Aranaz
Azaleko irudia: Idoia Beratarbide Arrieta
Diseinua: Metrokoadroka
2020, antzerkia
114 orrialde
978-84-17051-46-4
Eneritz Artetxe Aranaz
1972, Gernika
 
 

 

Ez estali

 

Gure gorputzek

ezin dituzte

berba guztiak

jasan.

Sastarretara

botatzen ditugu orduan,

itzalak jaten ditu,

isiltasunaren jantziak

ezkutatzen dizkigu.

 

Baina jantziak,

onenak izanda ere,

ez dira betirako.

Modaz pasatzen dira

ez ditugu ja maite.

 

Ni estaltzeko

erabilitako hitzek,

eskaparatean,

ez dizute iraungo.

 

Entzun beharko duzu

gauez agertzen dena.

Isiltasuna.