Francoren bilobari gutuna
Askoren artean
Francoren bilobari gutuna
Askoren artean
Azaleko irudia: Hiru Damatxo
Diseinua: Metrokoadroka
2019, antzerkia
136 orrialde
978-84-17051-39-6
 

 

22. agerraldia:
Andoni eta Miguel auzitara jotzeko asmoz

 

(miguel korridorean dago paper batzuk eskuetan dituela; plakaren bat. Presaka eta estresatuta dabil. andonik bere bulegoko atetik dei egiten dio.)

 

ANDONI: Miguel!

 

MIGUEL: Orain ez!

 

(miguelek aurrera jarraitzen du, baina andonik berriz dei egiten dio. Oraingoan irmo, agindu baten antzera.)

 

ANDONI: Miguel!

 

(miguel jiratzen da.)

 

MIGUEL: Presaka nabil, Andoni.

 

ANDONI (lagunartean, baina aginteran): Eseri.

 

MIGUEL: Bota bota beharrekoa, eta banoa.

 

ANDONI: Esertzeko esan dizut.

 

(Gogoz kontrara baina eseri egingo da miguel. andoni, pozik, denbora hartuz eta gozatuz, hizketan hasiko da.)

 

ANDONI: Zuk ezagutu zenuen Mardones urologoa?

 

(miguel urduri. Inguratua sentitzen da.)

 

ANDONI: Puebla de Sanabriakoa zen, Zamorakoa. Ez zuen, ba, gutxi famatzen hango aintzirako ura.

 

MIGUEL (isiltasun urduria): ...

 

ANDONI: Zu trasladatu zintuztenerako jubilatua al zegoen ba?

 

(andonik tarte batez miguelen begiradari eutsi eta femur hezur bat ateratzen du mahai gainera, eta bertan pausatzen du zabar samar.)

 

ANDONI: Zure ama aurkezten dizut.

 

(miguel ezustean harrapatzen du.)

 

MIGUEL: Kaguendios! Ze ostia ari zara esaten?!... Benetan, batzuetan uste dut psikopatiaren bat daukazula!

 

ANDONI: Ikusten duzun moduan, badira desegin diren hezurraren zati batzuk. Bistakoa da kalte hori hezetasunaren eraginez izan dela eta hutsunearen ertzean pilatutako materia gatzdunak iradokitzen du itsasotik gertu egon dela.

 

(Hezurra migueli ematen dio eta honek izuturik hartzen du eskuetan. Bitartean andonik karpeta bat hartzen du mahai gainetik.)

 

ANDONI: Xehetasunak txostenean dauzkazu. Hemendik aurrerakoak zure ardura dira, Miguel. Auzitara jo nahi baduzu, ni, zientzia-gizon bezala, deklaratzeko prest.

 

MIGUEL: Baina...

 

ANDONI (moztuz): Zure seme-alabek ez dituzte zure amesgaiztoak merezi, Miguel. Emaiezu lurra... erraustu itzazu hezurrok... Egizu nahi duzuna... Baina ez pasa zure ondorengoei.

 

(Isilunea. andoni bestaldera doa.)

 

MIGUEL: Joder, Andoni!... Ezin didazu hau guztiau horrela bota eta...

 

ANDONI (etenez): Psikopatiarena esan didazuna ahazteko prest nago... (Gero buelta eman eta gaia aldatuz, bat-batean) Mardones... Mardones bai zela psikopata! Haren fimosiak egiteko modua ezaguna egin zen garai batean. Diossss!

 

(miguel izoztuta geratzen da. Bere ama litzatekeena agertzen da.)

 

ANDONI: Bakarrik uzten zaituztet. Gauza asko edukiko dituzue elkarri esateko.

 

(Tarte bat eta publikoari.)

 

      Joan beharra dut. Joan beharra dut egunen batean Sanabriako laku horretako uretan bainu bat hartzera.

 

(miguel izoztuta geratzen da. Bere ama litzatekeena agertzen da. Hondoan off ahots bat entzungo da iraganeko aire eta audio efektuekin. queipo de llano eta vallejo-najeraren testu bana emango du offak.)

 

QUEIPO DE LLANO OFF: Nuestros valientes legionarios y regulares han demostrado a los rojos cobardes lo que significa ser hombres de verdad y de paso también a sus mujeres. Esto está totalmente justificado porque estas comunistas y anarquistas predican el amor libre. Ahora por lo menos sabrán lo que son hombres de verdad y no milicianos maricones. No se van a librar por mucho que berreen y pataleen.

 

VALLEJO-NAJERA OFF: Para comprender la activísima participación del sexo femenino en la revolución marxista, recuérdese su característica debilidad respecto del equilibrio mental, la menor resistencia a las influencias ambientales, y la inseguridad del control sobre la personalidad. Cuando desaparecen los frenos que contienen socialmente a la mujer, se despierta en el sexo femenino un instinto de crueldad que rebasa todas las posibilidades imaginadas, precisamente por faltarle las inhibiciones inteligentes y lógicas, una característica de la crueldad femenina que no queda satisfecha con la ejecución del crimen, sino que aumenta durante su comisión. Además, en las revueltas políticas tienen la ocasión de satisfacer sus apetencias sexuales latentes. Puesto que existe un gen rojo que hace enfermar a las personas, lo mejor es que los rojos no tengan hijos o, si los tienen, se les separe de sus padres. La segregación de estos sujetos desde la infancia podría liberar a la sociedad de una plaga tan temible.

 

(miguel amaren ondoan negarrez dago.)