Francoren bilobari gutuna
Askoren artean
Francoren bilobari gutuna
Askoren artean
Azaleko irudia: Hiru Damatxo
Diseinua: Metrokoadroka
2019, antzerkia
136 orrialde
978-84-17051-39-6
 

 

FRANCOREN BILOBARI GUTUNA

 

 

 

      Krisiak gainbeherara dakarren ospitale batean amaraun batean korapilatzen dira gertakariak eta oroitzapenak, pazienteen eta medikuen gaixotasunak, iragana eta oraina, errealitatea eta amesgaiztoak…

 

 

 

SORKUNTZA

      Antzezlan hau urte biko talde-lanaren emaitza da, Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu taldeen arteko lankidetzatik abiatuta.

      Idazketa oholtzari lotua izan da, aktoreekin batera elkarlanean, idazmahaiko sorkuntza-lana oholtzara eramanez eta oholtzakoa idazmahaira ekarriz eta handik oholtzara berriz.

 

 

 

Lantaldea

      Zuzendaria: Ximun Fuchs.

      Idazketa: Igor Elortza, Unai Iturriaga.

      Aktoreak: Ander Lipus, Patricia Urrutia, Manex Fuchs, Zoila Berastegi, Urko Redondo, Pako Revueltas, Erika Olaizola.

 

 

 

PERTSONAIA NAGUSIAK

 

andoni: Ospitaleko mediku beteranoa da eta 1936ko gerrako hezurrak aztertzen dihardu, orainari aurre eginez.

iñaki: Hamar urte eta minbizia dauzka. Baita gertakarien, pertsonen eta bizitzaren zergatiak ulertzeko beharra ere.

kristina: Neurologoa da eta sagarrak jaten ditu. Bere bizitza afektiboa orekatu ezinik, eraztun baten bila dabil.

joxan: Buruan koskor bat hazita larrialdietara datorren pazientea da. Urduritasun erasoaldiak ditu, desoreka orokorra eraginez.

juanjo: Ospitalean denbora gutxien daraman medikua da. Ziniko hutsa izan nahi du, baina Kristinarekin maiteminduta dago.

kepa: Iñakiren aita da. Haurraren zaintzari aurre egin ezinik dabil, preso duen emaztearen epaiketa dela eta.

miguel: Krisiak gainbeherara dakarren ospitalearen ardura hartu duen medikua da. Nahikoa lan du bere amesgaiztoekin.

pailazoa: Umorearen atal terapeutikoa oso serio lantzen du, ordainetan indiferentzia jaso arren, gutxiespena ez denean.

urtzi: Duela hainbat urte ospitaleko ateetan zaurituta utzi zuten eta lantzean behin berriz etortzen da.

virginia: Ospitaleko mediku onbera da, erabateko kaosaren erdian lasaitasuna bilatzen eta eskatzen duena.

zebra emakumea: Hiltzen ari den gaixoa da, gaztetako maitasun bortizki hautsiarekin nahastuta leku eta denbora irreal batean.

 

 

BIGARREN MAILAKO PERTSONAIAK

 

Pertsonaia nagusiez gain, aktoreak bigarren mailako beste pertsonaia batzuen azalean ere sartuko dira: pertsonaia hauek agerraldiaren arabera aldatuz doaz.