Poema antologia
Poema antologia
W.H. Auden
itzulpena: Juanjo Olasagarre
1994, poesia
170 orrialde
84-86766-55-9
W.H. Auden
1907-1973
 
 

 

ERDI BIDEAN

 

Istilurik gabe abdikatu ondoren

Eta zure lagunik gehienak agurturik,

Submarinoz ihesi

Bizar faltsuz, portuak zaintzen dituztelakoan

Hona ailegatu zara, eta ez du elurrik ari:

Nola ospatuko dugu zure etorrera?

 

Aipatu beharko dugu noski

Zure urteroko kanpamendua Tutbury-ko beiragileen alde,

Zure bolada txori-argazkigintzan, zure ametsa Hook-en,

Zure Pragako negua ere bai, nahiz osorik ez iragan:

Ipar-orratzaren arbuio publikoa

Bihar eginen duzu.

 

Orain begira mapa hau.

Gorria lehen mailako bidea da, horia bigarren mailakoa,

Ezpata gurutzatuak bataila-zelaiak dira, hizki gotikoak

Arkeologi aztarnen seinale.

Gure gizonak Shot Dorreraino eramanen zaitu;

Harantzago, beldur gara, ez da posible.

Bigsweir-en kasu Kelpie-rekin. [1]

Txepetxa Jaunarekin aurkitzera ezkutatzea hobe.

Joan aurretik eskatu aholkua petrikilo bati.

Baduzu galderarik?

                            Ongi. Abia zaitezke.

 

[1] Kelpie: mitologia eskoziarreko iratxoa, basoetan bizi dena.